Zahar Etxeko txapelketak

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 1a

Urtero tenore honetan jokatzen dituzte Baratzondo Elkartekoek mus eta partxis txapelketak. Boladatxo bat daramate larunbat arrats eta igande arratsaldetan elkartzen eta aste honetan berean jokatuko dira finalak, larunbatean musekoa eta igande arratsaldean partxisekoa. Sari banaketa, berriz, heldu den astean izanen da, abenduaren 5ean egin gogo duten bazkariaren ondotik.
Bertzalde, azaroaren 22an Gipuzkoako Zerain herriko museoa, eliza eta bertze zenbait leku bisitatzeko bidaia egin eta itzultzerakoan sagardotegi batean bazkaldu zutela jakin dugu. Ez dira geldirik egotekoak, bistan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun