Laguntzaileak biltzeko kanpaina hasi du Igantziko Pilota Taldeak

Oskar TXOPERENA 2009ko irailaren 1a

Herrian pilotan ari diren haurren gurasoek eta taldearen arduradunek lanari nolabaiteko seriotasuna emateko erabakia hartu zuten, orain dela aste pare bat Biltokin egindako bileran. Orain arte egindakoarekin segitzeaz gain, bertze zenbait ekimen ere bultzatu nahi dira, baina, horretarako baliabideak behar omen. Herrikoetxearena da momentuz taldeak hartzen duen laguntza bakarra, eta, beharrak ikusita, urtero 3.000 pezeta (18 euro) emanen duten laguntzaileen bila hasi dira. Horretarako izena emateko orriak banatu zaizkie guraso guziei. Bertzalde, Belate Elkarteak antolatzen duen Bidasoaldeko Txapelketa dago jokoan -abudo jokatuko dira finalak- eta 14 dira parte hartzen ari diren herriko pilotariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun