Herriko su-hiltzaile boluntarioak Agiñan bildu ziren azaroaren 18an, aurten hildako lankideei omenaldia eskaini asmoz. Bonberoekin batera, Fran Etxeberria eta Javier Moral koordinatzaileak eta Jose Luis Etxegarai alkatea izan ziren Agiñan. Jose Mari Igoa «Lastol» eta Javier Sadaba «Altxafero» gogoratu zituzten ekitaldian. Horretaz gain, Nafarroako Gobernuko helikopteroa ere Agiñaraino joan zen eta su-hiltzaileek lur hartzean zer egin behar den jakiteko ikastaro azkarra egin zuten.