Ingurugiroaren gida aurkeztuko dute abenduan

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 1a

Abenduaren 1ean Bera­ko ingurugiroaren gida aurkeztuko dute ibilbide gidatu baten bidez. Illekuetako errotatik abiatuko dira goizeko 10,30etan eta gidak proposatzen duen ibilbidean barna itzulia eginen dute egileek, parte hartu nahi duten guziekin. 2 orduz ibiliko dira eta ibilbidean gida honi buruzko hainbat azalpen emanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun