Lehen hiruhilabete honetan saskibaloian lehiatuko dira kirolzale gazteak, 3x3 txapelketa batean. Joan den larunbatean hasi zen, eta benjamin eta alebin kategorietako 7 talde ari dira denetara. Hurrengo hiruhilabeteetan eskubaloian eta areto-futbolean jostatzeko aukera izanen dute Bera eta Lesakako neska-mutikoek. Infantil adinekoak areto-futbola eta atletismoa ikasiko dute.