ELIZAKO ORGANOA

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 1a

Interes kulturaleko ondasun izendatu nahi dute elizako organoa

Nafarroako Gobernuak Berako San Esteban parrokian dagoen organoa interes kulturaleko ondasun bihurtzeko espedientea irekiko du. Honi esker, adituen ustez Nafarroako organo erromantiko hoberena den honek instituzioen babesa izanen du. 1895ekoa da hiru teklatuko organo hau, eta Amezua eta Jauregi artisauek egina da, kontratu berexi batekin gainera. Izan ere, garai hartako organo gehienak Frantziatik ekarriak izaten ziren, eta beraiek hitza eman zuten haiek baino organo hobea eginen zutela, gainerakoan beraien esku joanen zela frantsesa paratzea. Baita bete ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun