Alkaiaga industrialdeko Hidro Rubber fabrikako langileek grebara jo zuten joan den astean lan-baldintza hobeak eskatzeko. Batez ere Irun, Bera eta Lesakako langileak dituen lantegi hau produktu kimikoekin ari da lanean.
Hain zuzen ere, kimikaren sektoreak Estatuko konbenio du, baina langileen eta sindikatuen ustez Euskal autonomi erkidegoko eta Nafarroako bizi mailarako nahikoa ez dena. Gainera, osasun arloan ere hobekuntzak eskatu dituzte. Hori dela eta langileek enpresako akordio batera iritsi nahi dute zuzendariekin, lan baldintza duinagoak lortzeko. Joan den asteko astelehenean hasi eta greba mugagabea eginen omen dute.