Euskal presoen sakabanaketari akabera emateko eskatu du Udalak

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 1a

Espainia eta Frantziako lehendakariei erabakiaren berri emanen zaie

Urriaren 25ean Bata­suna taldeak aurkeztutako euskal presoen sakabanaketaren kontrako mozioa gehiengoz onartu zuen Udalbatzak. Batasunako 4 zinegotzi­ek aldeko botoa eman zuten, EAko Jose L. Igoa eta EAJ/PNVko Javier Iturria abstenitu egin ziren eta EAko Javier Leiza eta Jose R. Martinek aurkako botoa eman zuten. Azken hauek, dispertsio politikaren aurka egonik ere, mozioan gauza orokorrak falta zirela adierazi zuten beren ezezko botoa argudiatzeko.
Udalak, beraz, Europako parlamentuaren eta instantzia judizialen aurrean dispertsioaren salaketa egiteko konpromisoa hartzen du onartutako mozio honen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun