Bidasoaldeko XV. Bertso paper lehiaketa zabalik

ttipi-ttapa 2009ko ira. 1a, 14:39

Abenduaren 14a arte zabalik dago Gure Txokoa elkarteak eta Bortzirietako Bertso Eskolak antolatutako Bidasoako XV. Bertso-paper lehiaketara lanak aurkezteko epea. Lehiaketa hau Baztan-Bidasoa inguruan bizi diren guzientzat zabalik dago eta lau mailatan banatu da. A mailan, 12 urte artekoek hartzen ahal dute parte eta guttienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. B mailan 12-16 urtekoek parte hartzen ahal dute eta guttienez 4 bertso egin behar dituzte. C mailan 16-20 urtekoak ariko dira eta sei bertso egin behar dituzte guttienez. D maila 20 urtetik goitikoei zuzendua dago eta 8 bertso egin beharko dituzte guttienez. Lanak Gure Txokoa elkartera (Eztegara Pasealekua 17, 31780 Bera) bidali behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun