• Juan Enrique, Jon Endika edo Juanen?
Lagunentzako Juanen.
• Aktore profesionala izatea gustatuko litzaizuke?
Barnetik nola den ezagutu beharko nuke, baina baietz iruditzen zait.
• Zer prestatzen da errexago, Behobia-Donostia lasterketa edo «Zugarramurdiko Sorginak» antzezlana?
Behobia-Donostia, dudarik gabe.
• «Trizikloa»rekin Bilboko Kafe Antzokira ailetu zineten. Antzezlan berriarekin?
Berriz ere leku berera ailegatzen bagara ez da gaizki egonen.
• Futbolean ere aritu zara. Area barnean antzerkia egiten zenuen?
Ez nintzen areara ailegatzen.
• Izanen du noizbait antzerkiak futbolaren ikusle kopurua?
Ez zait iruditzen, zaila izanen da.
• 15 urte inguru jokatu dituzu Beti Gazten. Zer eman dizu futbolak?
Batez ere lagunak pilaka.
• Eta orain utzi duzula, nola sentitzen zara ikusle gisara?
Urduri, super-urduri.
• Futbolari baten eta antzezle baten izenak?
Joxe Mari Bakero eta Jack Nicholson.
• Feriak, Iñauteriak edo Sanferminak?
Herriko bestak, ongi pasatzeko egun gehiago direlakoz.
• Feria egunerako plana?
Goizean buelta bat eman zer dagoen ikusiz, bazkari ederra egin eta gero poteoa, ahal den arte.