Gure Txokoak irabazi du Jon Irazokiren omenez jokatu den XIV. Memoriala

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 1a

Gure Txokoak irabazi du Jon Irazokiren omenez jokatu den XIV. Memoriala TTIPI TTAPA

Gure Txokoa, Beti Gazte eta Doneztebe lehiatu ziren

Joan den urtean bezala, aurten ere etxeko taldea izan da txapelduna. Abuztuaren 29an, larunbatean, Jon Irazoki zenaren omenez jokatu zen memorialean Gure Txokoa izan zen nagusi. Matzada futbol-zelaiak hartu zuen txapelketaren XIV. edizioa eta eskualdeko talde nagusietako hiru aritu ziren: Doneztebe, Gure Txokoa (Bera) eta Beti Gazte (Lesaka).

Lehenbiziko partidan, Doneztebe eta Gure Txokoa aritu ziren. Markagailuan 0koa zela akitu zuten partida, eta hortaz, penaltietan erabaki behar izan zuten azken emaitza. Azkenean, 5-4 nagusitu ziren beratarrak.

Bigarren norgehiagokan Doneztebe eta Beti Gaztek jokatu zuten, eta honetan Lesakara joan zen garaipena, 0-2ko emaitzarekin.

Hirugarren partidan, azkenik, Gure Txokoa eta Beti Gazte lehiatu ziren, eta etxeko taldearentzat izan zen garaipena, 2-0 irabazi baitzuten Berakoek.

Hiru partidak jokatuta, Gure Txokoa izan da aurtengo txapelduna, Beti Gazte bigarren gelditu da eta Doneztebe hirugarren.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun