XIX. Mendi Bizikleta Ibilaldia eginen da igande honetan Igantzin

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 4a

XIX. Mendi Bizikleta Ibilaldia eginen da igande honetan Igantzin TTIPI TTAPA

23-25 km egin beharko dituzte txirrindulariek

Biltoki Elkarteak antolatuta, mendi bizikleta ibilaldiaren XIX. edizioa eginen da igande honetan, irailak 6. 10:00etan hasiko da itzulia eta txi­rrin­dulariek joan den urteko ibilbide berdintsua egin beharko dute: herri­tik abiatu eta Berrizaun, Pagola mendia, Aranibar (Aran­tza) eta Unanu aldean barna pasatuz, herrira buel­ta. Ibilbidean aldaketa ttiki bat egin behar izan da, Berrizaungo obrak direla-eta. Halere, beti bezala, 23-25 kilome­tro egin beharko dituzte. Ibilbidearen ondotik, kirol materiala zozketatuko da aurten ere eta parte-hartzaile guztientzat gosaria emanen da.
Joan den urteko edizioa arrakastatsua izan zen, 52 txirrindulari elkartu baitziren irteera puntuan. Helmugan, nahiz eta sailkapen ofizialik ez izan, Joxe Mari Goia herritarra izan zen lehena. Bigarren postua ber­tze igantziar batek lortu zuen, Biltokiko Aitor Almandozek, eta hirugarrena Joxe Mari Goiaren taldekide batek: Urko Munduatek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun