Batzuk oroitzapen onak ditugu eskolako lehenengo egun haiei buruz solasean aritzen garenean; bertze batzuek ez hain onak… Baina beti ailegatzen da eskolan hasteko eguna. Urduritasunak, negarrak, jostetak, lagun-artea, gauza berriak ikasteko grina… izaten dira aitzinetik eta denboraldi horretan etxeko goxotasunaz gain, ikaskide eta maixuen eskua ere ezinbertzekoak dira.
Bukatu zaizkie aunitzei oporrak eta ailegatu zaie zazpi neska-mutikori eskola ezagutzeko ordua. Egoitz, Bihotz, Eneritz, Xuban, Ekai, Aimar eta Oihan ikasle berriak dira. Egokitzapen prozesuan izanen dira eta laster seguru gaude etxean bezala sentituko direla.
Batzuk berriak eta bertzeek eskola zaharra utzi eta ikastetxe haundiagora joateko bidea hartua izanen dute. Eskolako bidean urte aunitz dituzte denek aitzinetik. Bitartean, guk garai haiek oroitzeko baliatu ditugu lerro hauek… Puf! Zenbat urte pasatu diren!