Bazkidearen Eguna ospatu zuten kiroldegian abuztuaren 21ean

Aitor AROTZENA 2009ko abuztuaren 31

Bazkidearen Eguna ospatu zuten kiroldegian abuztuaren 21ean Aitor AROTZENA


Bazkidearen Eguna ospatu zuten joan den  abuztuaren 21ean kiroldegian. Goizean, orientazio proba antolatu zuten eta kiroldegitik maparekin eta argibideekin abiatuta, Fraingo magalean barna ibili ziren partehartzaileak, gordetako txokoen bila, berriz ere kiroldegira itzultzeko.Segidan, ttikienentzako jokuak hasi ziren: igeriketa txapelketa, aulki-jokoa, zapiaren jokoa, arraultze-kutxara karrera, sagar-jokoa… Eguerdian paella-jatea izan zen eta bazkalondoan, tai-chi erakustaldia igerilekuko belagian. Ttikienek, zinema ere izan zuten ikusgai, egunari behar bezalako akabaila emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun