2009-2010 denboraldian jubenil, kadete, emakume eta nesken futbol-7 taldeetan jokatzeko jokalariak behar ditu Beti Gaztek. Interesatuek 666966888 telefonora (Salva Iantzi) deitu behar dute. Helduen kategorian bi talde izanen ditu denboraldi honetan Beti Gaztek, Ohorezko mailan nagusia eta Gipuzkoan Erregionaleko lehen eta bigarren maila biz bat egin ondotik sortu den Gorengoen mailan bigarrena.