127.800 euro hartuko ditu Udalak Kultur Etxean obra batzuk egiteko

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 10a

Nafarroako Gobernuak herrialdeko kultur etxeen artean banatuko dituen 11 milioi horietatik zati bat Berako Udalarentzat izanen da, Kultur Etxean obra ba­tzuk egiteko. Zehazki 127.878,98 euro jasoko dira, 255.757,96 euroko aurrekontuaren %50a. Dirulaguntza aurten eta heldu den urtean hartuko da: 63.939,49 euro 2009an eta bertze 63.939,49 euro 2010­ean.
Laguntza horrekin hain­bat berrikuntza eginen dira Kultur Etxean, ber­tzeak bertze, harmailak berritu. Inklinazioan paratuko dira eta aulki be­rriak jarriko dira. Ho­rrez gain, eszenatokiko tresneria ere berrituko da. Lanak urrian hastea espero du Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun