Itsaso Fagoaga lesakarra zortzigarren izan zen Europako Skeet Olinpiko txapelketan

Aitor AROTZENA 2009ko abuztuaren 28a

Itsaso Fagoaga lesakarra zortzigarren izan zen Europako Skeet Olinpiko txapelketan Aitor AROTZENA

Irailaren 5 eta 6an Espainiako Kopa jokatuko du Irunen

Itsaso Fagoaga kirolari lesakarrak zortzigarren postua eskuratu zuen Kroaziako Osijek hirian jokatu zen Europako Skeet Olinpiko txapelketan. Tiralari lesakarra finalean sartzetik plater bakarrera gelditu zen eta horregatik, zapore gazi-gozoa utzi dio zortzigarren postu horrek. Halere, aitzineko partehartzean lortutako bederatzigarren postua hobetzea lortu du eta oraindik junior kategoriakoa dela kontuan hartu behar da. Orain, irailaren 5 eta 6an Irunen jokatuko den Espainiako Kopa prestatzen buru belarri ari da lesakar gaztea. Joan den urtean txapelketa hau irabazi zuenez, titulu hori defendatu egin beharko du iraileko lehen aste hondar horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun