XIV. Jon Irazoki Memoriala Beran jokatuko da larunbat arratsaldean

Aitor AROTZENA 2009ko abuztuaren 28a

XIV. Jon Irazoki Memoriala Beran jokatuko da larunbat arratsaldean Aitor AROTZENA

Lesakako Beti Gazte jokalari bila dabil kategoria ttikietarako

Larunbat honetan, abuztuaren 29an, jokatuko da Berako Matzada futbol zelaian Jon Irazoki zenaren omenez hamalaugarren urtez antolatutako futbol txapelketa. Bertan, Gure Txokoarekin batera, Doneztebe eta Lesakako Beti Gazte lehiatuko dira. 45 minutuko hiru partidatan banatuko da txapelketa. Lehenbizikoa arratsaldeko 16:15ean hasiko da eta Doneztebe eta Gure Txokoa izanen dira aurrez aurre. Doneztebek Nafarroako Kopa irabazi zuen joan den denboraldian eta Gure Txokoak, Erregionaleko bigarren mailatik igoera lortu zuen. Aurten, Erregionaleko lehen maila desagertuta sortu den Gorengoen Mailan ariko dira beratarrak. Bigarren partidan Doneztebe eta Beti Gazte ariko dira aurrez aurre. Lesakarrek ere Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailatik igotzea lortu zuten joan den denboraldian eta lehengo Preferente mailari izena aldatu eta Ohorezko mailan ariko dira aurten. Doneztebe eta Beti Gazteko jokalari gehienak aspaldiko ezagunak dira, Doneztebeko bizkarrezurra osatzen duten jokalari aunitz urtetan Lesakan aritu baitziren. Jon Irazoki Memoriala bukatzeko, Beti Gazte eta Gure Txokoa ariko dira nor baino nor. Kategoria ezberdinetan ari direnez, eskualdeko hiru talde hauek elkarren kontra aritzen ikusteko aukera bakarra izanen da larunbatekoa. Beti Gazte jokalari premian 2009-2010 denboraldian jubenil, kadete, emakume eta nesken futbol-7 taldeetan joka­tzeko jokalariak behar ditu Beti Gaztek. Interesatuek 666966888 telefonora (Salva Iantzi) deitu behar dute. Helduen kategorian bi talde izanen ditu denboraldi honetan Beti Gaztek, Ohorezko mailan nagusia eta Gipuzkoan Erregionaleko lehen eta bigarren maila biz bat egin ondotik sortu den Gorengoen mailan bigarrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun