Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat arratsaldean Luis Mari Apeztegia zenaren omenez XXVIII. Herri Krosa eginen da
Asteburu honetan, abuztuaren 28tik 30era ospatuko dira Beran Agerra auzoko bestak.
Abuztuaren 28an, ortziral arratsaldeko 19:00etan gazteen frontenis txapelketaren finala jokatuko da. 20:00etan altxaferoa bota eta haur eta helduen danborrada abiatuko da, Izadi txarangaren laguntzarekin. 21:30ean auzo afaria eginen da.
Larunbatean, abuztuaren 29an, goizeko 9:30ean, Berako 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da bosgarren urtez. 12:30ean erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira Irats trikitilari taldearen laguntzarekin. Ondotik, frontenis txapelketa nagusiaren finala jokatuko da.
XXVIII. Luis Mari Apeztegia Herri Krosa
Arratsaldez, 15:00etan haur jokoak izanen dira. 18:00etan Manttale taldearen laguntzaz antolatutako Kross Herrikoia jokatuko da, Luis Mari Apeztegia zenaren omenez hogeita zortzigarren urtez egiten dena. 20:30ean Gure Txokoa dantza taldearen saioa izanen da eta gauerditik aitzinera dantzaldia Jalisko Band taldearekin.
Abuztuaren 30ean, igande eguerdian meza izanen da. Ondotik, erraldoi eta buruhandiak aterako dira txistulariekin. 14:30ean herri bazkaria eginen da. 18:00etan Korri eta Xalto pailazoek emanaldia eskainiko dute eta ondotik txokolatada izanen da. Ilunabarrean, dantzaldia izanen da Jalisko Band taldearekin, bestak bukatzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.