Berako kultur etxea egokitzeko 127.878 euroko laguntza hartuko du udalak

TTIPI TTAPA 2009ko abu. 26a, 16:58

Aulkiak berritu eta inklinazio gehiago emateko lanen aurrekontuaren erdia

Nafarroako Gobernuak herrialdeko kultur etxeen artean egokitzeko banatuko dituen 11 milioi euroetatik zati bat Berako Udalarentzat izanen da, Kultur Etxean obra batzuk egiteko. Zehazki 127.878,98 euro jasoko dira, 255.757,96 euroko aurrekontuaren %50a. Dirulaguntza aurten eta heldu den urtean hartuko da: 63.939,49 euro 2009an eta bertze 63.939,49 euro 2010ean.

 

Harmailei inklinazio gehiago

Laguntza horrekin hainbat berrikuntza eginen dira Kultur Etxean,  bertzeak bertze, harmailak berritu. Inklinazioan paratuko dira eta aulki berriak jarriko dira. Horrez gain, eszenatokiko tresneria ere berrituko da. Lanak urrian hastea espero du Berako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun