Bazkidearen Eguna ospatu zuten ortziralean Lesakako kiroldegian

Aitor AROTZENA 2009ko abu. 24a, 12:57
Goitik behera, orientazio probaren irudia, arraultze-kutxara proba eta taichi erakustaldia. TTIPI TTAPA

Hainbat proba eta erakustaldi egin ziren

Lesakako kiroldegian Bazkidearen Eguna ospatu zuten joan den ortziralean, abuztuaren 21ean. Goizean, orientazio proba antolatu zuten eta kiroldegitik maparekin eta argibideekin abiatuta, Fraingo magalean barna ibili ziren partehartzaileak, gordetako txokoen bila, berriz ere kiroldegira itzultzeko. Segidan, ttikienentzako jokuak hasi ziren: igeriketa txapelketa, aulki-jokoa, zapiaren jokoa, arraultze-kutxara karrera, sagar-jokoa…

Bazkalondoan taichi eta zinema

Eguerdian paella-jatea izan zen eta bazkalondoan, tai-chi erakustaldia izan zen igerilekuko belagian. Ttikienek, zinema ere izan zuten ikusgai, egunari behar bezalako akabaila emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun