ETAren aparatu militarreko kide izatea egotzita, Frantziako Poliziak ustezko hiru etakide atxilotu zituen asteazkenean, abuztuak 19, Frantziako Alpeetan, Le Corbier Villaremberteko eski estazioko etxebizitza batean, Saboiako departamenduan. Atxilotuen artean Andoni Sarasola lesakarra dago, eta bertze biak Aitzol Etxaburu ondarrutarra eta Alberto Matxain iruindarra dira.
Atxiloketa hori salatzeko, manifestazioa deitu dute Lesakan, larunbat honetarako. 18:00etan izanen da, 'Errepresioa ez da bidea' lelopean.