Arantza Rock larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko abu. 21a, 16:55
Esne Beltzak kontzertua eskainiko du larunbatean Arantzan. TTIPI TTAPA

Egun osoko egitaraua antolatu du Arantzako Gazte Asanbladak

Arantzako Gazte Asanbladak antolatuta, Arantza Rock eginen da larunbat honetan, abuztuak 22. Egun osoko egitaraua antolatu dute.

12:00etan kuadrillak elkartu eta bazkaria prestatuko dute. Ekaitza Elkartean eginen da bazkaria. Ondotik jokoak izanen dira eta ilunabarrean poteoa herriko trikitilariekin.

Eguneko ekitaldirik nagusiena gauean 22:00etan hasiko da. Bortz musika taldek joko dute: Aizkor Erantsia, Esne Beltza, DJ ZIgor, Akatu eta Unsain taldeak izanen dira aurtengo gonbidatuak.
br> Aipatu, bertzalde, ilunabar eta arrats aldera, bokatak, edariak, tonbola eta abar izanen direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun