Egur Sportek antolatuta, Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako hiru jardunaldi jokatuko dira heldu den asteburuan. Larunbat goizean, abuztuak 15, Araian (Araba) ariko dira aizkolariak. 12:00etatik aitizinera Floren Nazabal, Donato Larretxea eta Xabier Orbegozo Arria V.a ariko dira aizkoran. Larunbatekoa, ordea, saio bikoitza izanen da Larretxea eta Arria V.arentzat. Hala, 18:30ean hasita, Larretxea, Anjel Arrospide eta Arria V.a lehiatuko dira Zeanurin (Bizkaia).
Biharamunean, abuztuak 16, Bilar (Arabako Errioxa) ariko dira aizkolariak. Kasu honetan ere Larretxea eta Arria V.aren txanda izanen da. Hirugarren aizkolaria Juan Jose Lopez Azpilikueta izanen da. 12:30ean hasiko da jardunaldia.