Ortziralean abiatuko da Berako II. Organo zikloa

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 12a

Abuztuaren 28a bitarte hiru emanaldi eskainiko dira Elizan

Berako Kultur Batzordeak eta Eusko Ikaskuntzak antolatuta, ortziral honetan, abuztuak 14, emanen zaio hasiera Berako Organo Zikloari. Aurtengoa bigarren edizioa izanen da. Ekimen honek Nafarroako Organo Lagunen Elkartea (ANAO) eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuaren laguntza izan du.

Hiru saio eskainiko dira guztira: ortziral honetan lehenbizikoa eta abuztuaren 21ean eta 28an hurrengo biak. Hirurak Berako San Esteban Elizan izanen dira, 20:00etatik aitzinera.

Ortziralean lehen saioa

Ortziral honetan Carlos A. Guerra izanen da protagonista. Doinu hauek eskainiko ditu: Fantasía y fuga en Sol menor BWV 542 (Johann Sebastian Bach; 1685-1750); Variaciones sobre un tema de Jannequin (Jehan Alain; 1911-1940) eta Gran pieza sinfónica (César Franck; 1822-1890).

Abuztuaren 21ean bigarrena

Abuztuaren 21ean Jose Luis Etxetxipiak txanda izanen da. Hau izanen da egitaraua: Piece Heroique, César Franck (1822-1890); Symphonie-Passion, op. 23, Marcel Dupré (1886-1971); Le monde dans l'attente du Sauveur: Nativité, Crucifixion eta Résurrection eta Paseo con Aquilino (Passacaglia), José Luis Echechipía París (1966).

Abuztuaren 28an azkena

Abuztuaren 28an, Aitor Olearen saioarekin emanen zaio akabera aurtengo Organo Zikloari. Bere eskaintza hau izanen da: Fantaisie en Mi b M (1857), Camille Saint-Saëns (1835-1921); 3 Preludes et Fugues Op.99 (1894), Camille Saint-Saëns (1835-1921); Marche Religieuse Op.107 (1897), Camille Saint-Saëns (1835-1921); 3 Preludes et Fugues Op.109 (1898), Camille Saint-Saëns (1835-1921).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun