Urrezko Aizkolari txapeldunen ligako jardunaldia irabazi zuen Donato Larretxeak

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 5a

Zarauzko garaipenari esker sailkapen buruan jarri da Nazabal eta Arrospiderekin batera

Donato Larretxeak garaipena lortu zuen Zarautzen, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako bosgarren jardunaldian eta gisa honetara, hiru aizkolarik berdindu egin dute sailkapen buruan. Donatorekin batera, Nazabal eta Arrospidek ere zortzi puntu dituzte, nahiz eta azken honek jardunaldi bat gehiago jokatu duen. Larretxeak eta Nazabalek hiruna jardunaldi jokatu dituzte eta Arrospidek lau. Lopez Azpilikuetak lau puntu ditu hiru jardunalditan, Arria V.ak bi puntu ditu bi jardunalditan eta Iñaki Azurmendik asteburu honetan debutatuko du.
Zarautzen aitzinetik ibili zen proba guzietan Larretxea, lehenbizikoan izan ezik. Horretan, Lopezek 30 kolpe aski izan zituen 45 ontzakoa mozteko.
Larretxeak hamar enborrak mozteko 11 minutu eta 38 segundu behar izan zituen; Nazabalek 12 minutu eta 31 segundu eta Lopezek 13 minutu eta 53 segundu.

Hiru jardunaldi abuztuaren 8, 9 eta 10ean

Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga – Euskaltel Sari Nagusi honetako hiru jardunaldi jokatuko dira datozen larunbat, igande eta astelehenean, abuztuaren 8, 9 eta 10ean.
Larunbatean, Kantabriako Mioñon lehiatuko dira Floren Nazabal, Donato Larretxea eta Iñaki Azurmendi, 19:30etik aitzinera. Beraz, lider berria izanen da egun horretan.
Igandean, Arabako Bastidan, Floren Nazabal, Juan Jose Lopez Azpilikueta eta Iñaki Azurmendi lehiatuko dira 13:15ean eta astelehenean, Bizkaiako Sodupen, Floren Nazabal, Angel Arrospide eta Juan Jose Lopez Azpilikueta ariko dira 13:00etatik aitzinera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun