Haurrendako ekitaldiak eta pilota partida ikusgarria gaur Berako bestetan

Aitor AROTZENA 2009ko abu. 4a, 15:36
Ezpelur taldeko gaiteroek Zalainen jo dute diana gaurkoan TTIPI TTAPA

Kaxerna Gaztetxeak gazte bazkaria antolatu du bertso desafioarekin

Bezperako eta San Esteban egunak pasatu ondotik, ttikienei eskainitako eguna ospatzen ari dira gaur asteartea Berako San Esteban bestetan. Kaxerna Gaztetxeak antolatutako Gaztexteban ekitaldietan ere egun berezia izanen da gaurkoa. Goizez haurrentzako poney-ak ibili dira Illekuetan. Plater tiroa eta txistor jatea ere antolatu du Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak. Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXII. Igeriketa Txapelketa antolatu du GureTxokoa Elkarteak. 13:00etan Kukaña izanen da, Izadi Txarangak alaiturik. 14:00etan Gazte Bazkaria izanen da Kaxerna Gaztetxean. Bertso desafioa ere eginen dute Xabier Silveira eta Ministrok, Soto eta Julen Zelaietaren kontra.

Irujo eta Laskurain, Xala eta Pascualen kontra partida nagusian

18:00etan Irats Trikitilariek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00etan Aspeko pilotari profesionalen arteko pilota partida ikusgarriak izanen dira Eztegara pilotalekuan. Lehenbizikoan Berasaluze IV eta Merino, Iñaki Larralde lesakarra eta Arrutiren kontra ariko dira eta partida nagusian, Irujo eta Laskurain, Xala eta Pascualen kontra. Ordu berean, haurrentzako ikuskizuna izanen da Altzateko Plazan, Eidabe taldearen “Atxikistan kanpanolue martxan. Ondotik Haurrentzako Apar Besta eta Trikitilariak izanen dira. 19:30ean Migattuak izanen dira Herriko Etxeko Plazan. 20:00etan Bertso poteoa antolatu du Bortzirietako bertso eskolak Irats taldeko trikitilariekin eta Xabier Silveira, Haritz Etxeberria ‘Ministro’, Julio Soto eta Julen Zelaieta bertsolariekin. 21:00etan Dantza herrikoiak izanen dira Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan. 23:00etan Reggae Gaua antolatu du Berako Gazte Asanbladak eta kontzertuak eta Djak izanen dira Altzateko Plazan: Ras Miguel eta Selektah Stepi. Egun osoan Izadi Txaranga karrikaz karrika ibiliko da, egunero bezalaxe.

Asteazkenean mariatxiak

Abuztuaren 5ean, asteazkenean, 9:00etan Irats trikitilariak Suspelan ariko dira eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan. 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era Puzgarriak izanen dira Eztegara pilotalekuan. 12:30ean Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran. 13:00etan Kukaña izanen da Illekuetan. 14:00etan Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan. 17:00etan Izadi Txarangak San Jose zahar etxean joko du. 18:00etan Kukaña izanen da Illekuetan. 19:00etan Dolores Sanjuán eta Marichi Tequileño Mariatxiekin kalejira eginen dute Illekuetatik hasita. 19:30ean Migattuak izanen dira Herriko Etxeko plazan, Izadi Txarangak alaiturik. 21:00etan Dantza herrikoiak izanen dira Ezpelur gaiteroekin Altzate karrikan. Ondotik Suzko zezena aterako da Altzate karrikan. Gauerdian dantzaldia izanen da Patxi eta konpainiarekin Altzateko plazan Egunean zehar Izadi Txaranga ariko da karrikaz karrika.

Ortzegunean hondar eguna

Abuztuak 6n, ortzegunean, 9:00etan Irats trikitilariak eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspel-ttikin ibiliko dira. 10:30ean Herriko pilotarien pilota partidak jokatuko dira Eztegara pilotalekuan: Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. 12:00etan Migattuak izanen dira Herriko Etxeko Plazan Ezpelur gaiteroekin. 12:00etan Erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko etxera joanen dira, Izadi Txarangarekin. 14:30ean Herri Bazkaria Altzateko frontoian. 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. Ondotik Kukaña izanen da Illekuetan. 19:00 Kalejira eginen da Swing Da Bahia Taldearekin Illekuetatik Mukixura. 21:00etan Dantza herrikoiak izanen dira Ezpelur gaiteroekin, Altzate karrikan. Ondotik Suzko zezena aterako da Altzate karrikan. 23:00etan dantzaldia izanen da Jalisko Band taldearekin Altzateko Plazan. Gauerdian Gaztexteban Jautsiera eginen da, Gizajoa Ni. Egun osoan Izadi Txaranga ariko da karrikaz karrika, egunero bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun