Berako Sanestebanetako txupinazoa igande eguerdian botako du Donato Larretxeak

ttipi-ttapa 2009ko uzt. 31a, 13:28
Gure Txokoa dantza taldeak larunbat arratsaldean eskainiko du bere jaialdia. TTIPI TTAPA

Aitzinetik, ortziral eta larunbatean hainbat ekitaldi izanen dira

Berako bestetako txupinazoa abuztuaren 2an, igande eguerdian botako bada ere, ortziraletik, uztailaren 31tik hasiko dira ekitaldiak. Honela, 19:00etan, Imanol Zubieta “Fash” Futbito Txapelketako finala eta hirugarren eta laugarren posturako partidak jokatuko dira Toki Ona Kiroldegian. Gero afaria eta sari banaketak eginen dira afarian bertan, Berako Gazteek antolatutako ekitaldian. 20:30ean II. Lorez apaindutako Leiho eta Balkoi lehiaketako sari banaketa eginen da Herriko Etxeko plazan. 20:30ean Txosnen idekiera eginen da. Gaztexteban Igoera ere antolatu du Kaxerna Gaztetxeak eta jokoak eta txistor-jatea izanen da.

Gure Txokoa dantza taldearen jaialdia larunbat arratsaldean

Larunbatean, abuztuaren 1ean, 16:00etan 4x4 autoen ikuskizuna izanen da Postan. 16:00etan Plater Tiroa eginen da Foso Modalitatean. 20:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak urteroko jaialdi bikaina eskainiko du Eztegara pilotalekuan. 23:00etan Kontzertua eskianiko dute Altzateko Plazan Willis Drummond , Ama Say eta Gaztetxe Band taldeek. Gauerditik goizaldeko 3etara Alkoholimetro postua paratuko dute Altzateko plazan, Berako Udaleko drogen mendekotasunei aurre hartzeko planak eta Askagintzak.

Bestabusa larunbat gau eta goizaldean

Modu berean, Bortzirietako Agenda 21 programaren baitan, Bestabusa ere ibiliko da larunbat gau eta goizaldean, 3 euroren truke. Lesakako suhiltzaileen parketik 22:00etan, 23:00etan eta 0:00etan abiatuko da autobusa; Arantzako aparkalekutik 21:45ean eta 0:30ean, Igantziko Bi-Bidetik 22:00etan eta 0:45ean eta Etxalarko Landaburuatik 22:15ean eta 1:00etan. Itzulerako ordutegia, berriz, Berako Euskalduna paretik, goizaldeko 3:30ean, 4:00etan, 6:00etan eta 7:00etan Lesakara itzultzen direnendako eta 3:30ean eta 6:30ean Etxalar, Igantzi eta Arantzara bueltatzen direnendako.

Txupinazoa igandean

Larretxea aizkolariak. Aitzinetik, goizeko 8:00etan zakur txapelketa izanen da. Eguerdiko altxaferoaren ondotik ezkil-jotzea izanen da eta erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira. 17:00etan Izadi txarangak San Jose Zahar Etxean joko du. 18:00etan kukaña izanen da Illekuetan, Izadi txarangak alaiturik. 19:00etan Berako txistularien kalejira eginen da. 20:00etan euskal errepresaliatu politikoekiko elkartasun kalejira eta senitartekoen omenaldi elkarretaratzea eginen da Altzateko Plazan. 21:00etan dantza herrikoiak izanen dira Ezpelur gaiteroekin Altzate karrikan. Gauerdian dantzaldia hasiko da Amets Ilunak eta Laket taldeen eskutik Altzateko Plazan. Egun osoan Izadi txaranga ariko da karrikaz karrika.

San Esteban eguna astelehenean

San Esteban egun handia astelehenean, abuztuaren 3an ospatuko dute Beran. 9:30ean Herriko txistulariek argisoinua joko dute. 10:30 Udalbatza, txistulariak eta makil dantzariak, Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusia aditzera. Ondotik Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz. Gero Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek kantatuko dute. 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz. Ondotik Berako Bandaren kontzertua izanen da Herriko Etxeko plazan. 19:30ean Laiotz taldearekin dantzaldia izanen da Altzateko Plazan. 21:00etan Dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, arin-arina, Larrain dantza,…) gaiteroen laguntzarekin. 00:00etan su artifizialak botako dira Matzada futbol zelaitik, Zaragozana Pirotekniaren eskutik. 00:30ean dantzaldia izanen da LAIOTZ taldearekin Altzateko Plazan. Egun osoan Izadi Txaranga ariko da karrikaz karrika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun