Herriz herri txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean Beran

ttipi-ttapa 2009ko uztailaren 27a

Igantziko taldea nagusitu zen bigarren konbinatuan eta Gure Txokoa bigarren izan zen bi probetan TTIPI TTAPA

Basaburua nagusitu zen lehen konbinatuan eta Igantzi bigarrenean

Joan den larunbatean, uztailak 25, hasiera emanen zitzaion Nafarroako Herriz Herri Txapelketari. Larunbateko jardunaldia lehena izan zen eta Berako Altzate Plazan jokatu zen.
Aurtengo Herriz Herri Txapelketan Berriozar, Igantzi, Gure Txokoa, eta Basaburua taldeak bi konbinadetan lehiatzen dira: lehenengo konbinadan (koxkor biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren konbinadan (lasto botatzea, txinga-erute eta ingude altxatzea). Aipatzekoa da lasto botatzea proba berria dela eta harrijasotze proba ordezkatzen duela.

Lehen konbinatuan Basaburua

Lehen jardunaldiko emaitzei dagokienez, lehen konbinatuak Basabura nagusitu zen, 18 minutu eta 42 segunduko denborarekin; Gure Txokoa bigarren izan zen, 19 minutu eta 24 segunduko denborarekin; Berriozar hirugarren 20 minutu eta 13 segunduko denborarekin eta Igantzi laugarren, 20 minutu eta 33 segundurekin.

Bigarrenean Igantzi

Bigarren konbinadan edo hiru kirol proban aldiz, Igantzi gailendu zen. Ingudean eta txingetan Igantziko kirolariak gailendu ziren eta lasto botatzen bigarren izan zen. Gure Txokoakoak ere bikain ibili ziren eta lasto botatzeko proba irabazteaz gain, bigarren izan ziren ingudean eta txingetan. Basaburua hirugarren izan zen ingudean eta lasto botatzen eta laugarren txingetan eta Berriozarkoak hirugarren izan ziren txingetan eta laugarren ingudean eta lasto botatzen.

Sailkapenak

Lehen konbinatua
1.- Basaburua 18’42’’
2.- Gure Txokoa 19’24’’
3.- Berriozar 20’13’’
4.- Igantzi 20’33’’


Bigarren konbinatua (hiru kirol)
1.- Igantzi: 4 puntu
2.- Gure Txokoa: 3 puntu
3.- Basaburua: 2 puntu
4.- Berriozar: Puntu 1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun