Lesakako Nabaz auzoan, Piperla inguruan, Atxulenborda baserritik hurbil, sutea izan zen igande eguerdian. Oronoz-Mugairiko suhiltzaile profesionalek eta Bera eta Lesakako boluntarioek sua inguruko pinudi batera ailegatu baino lehen itzaltzea lortu zuten.
2 Hektarea erreak
Sutearen abisua 13.10ean hartu zuten Nafarroako Larrialdi Agentzian eta aipatutako suhiltzaileez gain bi helikoptero ere hurbildu ziren inguru horretara eta foruzaingoak neurtu zuen sutearen eragina. Lehen balorazioaren arabera, 2 Hektarea mendi erre ditu suteak, baina zuhaiztirik ez du harrapatu.