Arantzako frontenis txapelketako finalak jokatuko dira larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 22a

Ekaitza elkartean afaria izanen dute ondotik

Iaz bezalaxe, aurten ere, Ekaitza Elkarteak antolaturiko Frontenis Txapelketa helmugara ailegatu da. Hainbat bikote, gizaseme zein emakumezko, partidak jokatzen aritu dira azken hilabete honetan eta heldu den larunbatean, uztailak 25, finalak eginen dira. Ondotik, berriz, afari-besta eginen da elkartean. Kirola eta lagunarteko besta uztartzeko aukera ezin hobea, beraz. Eta aitzineko aldietako esperientziak ikusita, ederki pasako dutela ziur gaude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun