Manttale Mendi Lasterketa taldeak lanean segitzen du. Joan den igandean Huescako Hechon burutu zen Boca del Infierno izeneko lasterketan, bigarren izan zen Iñigo Lasaga etxalartarra, Jokin Lizeagararen ondotik. 25 kilometroko ibilbidea 2 ordu, 6 minu eta 34 segunduan egin zuen gipuzkoarrak eta Iñigok 4 minutu eta 9 segundu gehiago behar izan zituen (2 ordu, 10 minutu eta 43 segundu). Antonio Alegrek osatu zuen podiuma, gizonezkoen senior kategoria honetan 173 korrikalari bildu zituen proban. Javier Iantzi lesakarra 64. postuan sailkatu zen, 2 ordu, 58 segundu eta 38 segunduko denborarekin.
Lorea Agirre gailendu zen 15 kilometroko proban
15 kilometroko ibilbidea ere bazuten aukeran partehartzaileek. Bigarren ibilbide hau aukeratu zuten emakumezkoen lasterketan, Lorea Agirre doneztebarra gailendu zen. Ordubete, 54 minutu eta 25 segundu behar izan zituen 15 kilometroak egiteko. Bigarren izan zen Uxune Tenari 3 minutu eta 5 segunduko aldea atera zion eta podiuma osatu zuen Mónica Lopez Arbuési ordu laurden baino gehiagokoa.