Kontzertuak Aterpen

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 21a

Musika emanaldi oparoa prestatu dute Aterpen heldu diren asteburuetarako. Joan den larunbatean, erraterako, Stepy Selektah etorri zen. Larunbat honetan, berriz, The Cheese Poffsen txanda izanen da. 22:30etik aitzinera kontzertua eskainiko du.
Abuztuaren 1ean, Boom shaka laka... Makala etorriko da 23:00­etatik aitzinera, eta abuztuaren 7an Sharon Stoner taldeak kontzertua eskainiko du, 22:30ean.
Amabirjin Egunean ere, abuztuak 15, izanen da musika doinurik. 00:30etik aitzinera DJ Alai egonen da Aterpen eta abuztuaren 29an, azkenik, Puto Amoak Matematiketan taldea etorriko da, 22:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun