Helduak zein haurrak indartsu ari dira entsaiotan. Aitzineko alean aipatu bezala, helduen taldea asteburu nahiz astez entsaioak egiteko biltzen da.
Gaztetxoak ere herriko eta kanpoko dantzak ikasten ari dira. Oraingoz astearte arratsaldetan biltzen dira eta heldu den hilabetean, berriz, goizez ariko dira. Amaia, Itziar eta Maider herriko erakusleak dituzte eta ilusioz ari dira bestetako prestatzen.