Eliza garbitzeko bidaia

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 21a

Joan den astelehenean, hilak 13, eliza garbitzaileek berendu-afaria izan zuten Zahar Txokon. 22 lagun bildu ziren, ortzeguneko bidaiara joan ezin zirenak, hain zuzen. Afari goxoa egin omen zuten.
Bertzalde, igantziarrekin batera autobusa hartuz, Landak, Miarritze eta Ibardin ibilbidea egin zuten joan den ortzegunean. Bi herrietako parrokiek eliza garbitzeagatik antolatzen duten bidaia izan zen. Eguraldi eguzkitsua eta beroa lagun, itsasaldea bisitatu zuten goizez eta eguerdirako etxeralderantzko bidea hartu zuten, bazkaria Ibardinen baitzuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun