Gure Txokoako benjaminak Donosti Cup-eko Kontsolazio Fasean txapeldun

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 21a

TTIPI TTAPA

Infantilen talde bat sortzeko egindako deialdiaren ondotik sortu zen Gure Txokoako benjaminen futbol taldea, taldea sortzeko adina benjaminek eman zutelako izena. Eta ederki moldatzen direla erakutsi dute. Parte hartu duten azken txapelketa Donostia Cup ezaguna izan da, eta finalerako txartelik eskuratu ez bazuten ere, Kontsolazio Fasean joka­tu zuten. Benjamin mailan txapeldun atera ziren Kostkas taldeari irabazita. Ibai Iturria, Xiker Kortari eta Andoni Lasaga izan zituzten entrenatzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun