Herri kirolak larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 21a, 16:14

Nafarroako Herriz Herriko konbinatu txapelke­tari Beran emanen zaio hasiera, larunbat honetan, hilak 25, Altzateko Plazan, 18:30ean hasita. Lau taldek hartuko dute parte, tartean, Gure Txokoak. Bertzeak Igantzi, Basaburua eta Berrio­zar dira. Larunbateko saioaren ondotik, bertze bi jardunaldi eta finala jokatuko dira. Azken hau Berrio­zarren, abuztuaren 29an. Lehen proba konbina­tuan koxkor biltzen, zakuarekin, aizkoran, laster­ka eta arpanean ariko dira eta bigarrenean, lasto botatzen, txinga eramaten eta ingudea altxatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun