Herriaren izendapen ofiziala bakarra Bera izan dadin Nafarroako Auzitegi Nagusiak kaleratutatako epaiaren gaineko balorazio hagitz baikorra egin du Euskara Batzordeak eta Udalak. Horrelaxe jakinarazi zuen uztailaren 15ean prentsaurreko bidez. Urko Ikardo Bortzirietako Euskara teknikariak «pozteko albistea» dela aipatu zuen, «erakusten du lana gogotsu eginez helburuak lortzen ahal direla. Hemendik aitzinera denoi dagokigu, Udalaren gidaritzapean, herriaren berezko izena eta ofiziala den bakarra zabaltzea».