Berako IX. Itzuliak: Milesker

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 20a, 15:55

Lehengo ortziralean elkartu ginen lanean aritutakook, IX.Itzuliaren balantzea egin eta afaritxo batean. Balantzea: aski ongi joan zela. Jendearen erantzuna: ikaragarri ona.
Baina…«baina» batzuk izan zituen IX.Itzuliak: jende pilaketak irteeran, diplomak batzuri ondotik bidali beharra… Izan ere, uste genuena baina jende gehiago etorri zen eta gainezka egin zigun pittin bat. Aitortzen dugu.
Lerro hauen bidez, beraz: milesker diruz eta lanaz eta txaloz lagundu diguzuen guztiei; zuek gabe, deus ez ginateke. Eta milesker ere: patzientzia hartu diguzuenei.

Agerra Mendi Taldea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun