Lesakatik Igantzirako errepidea itxia egonen da hilabete osoan

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 20a, 13:06

Astegunez moldaketa lanak eginen dituzte eta asteburuetan berriz zabalduko da

Lesakatik Igantzirako errepidearen moldatze lanak direla eta hilabete batez bidea itxia egonen dela jakinarazi du Lesakako Udalak, Koldo Erkizia alkateak sinatutako bando baten bidez. Astegunez itxita egonen da lanak egiteko eta asteburuetan zabalik egonen da errepidea.

N-121A errepidea eta Doneztebeko errotonda

Bertze aldetik, N-121A errepideko lanen ondorioz, ohiko mozketak eta bide emateak izanen dira Bera-Endarlatsa, Igantzi eta Bera-Etxalar zatietan. Donezteben, eskola inguruko errotondaren lanak direla eta inguru horretan kontuz ibiltzea aholkatu du Nafarroako Gobernuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun