Miguel Salvador Project taldeak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, uztailaren 18an, Berako Herriko Etxeko Plazan, gaueko 22:00etatik aitzinera, Kultur Batzordeak antolatutako ekitaldian. Euria eginen balu, Kultur Etxean eginen litzateke kontzertua eta sarrera doan izanen da.
Diskoa karrikaratu du 2009an
Gitarra-jotzaile bilbotarra, Iñaki Salvador, Joaquin Chacón eta Jose Luis Gamez moduko musikariekin hasi zen inprobisazioa, armonia eta konponketak lantzen. Irakaskuntzaz gain, talde askoren partaide izan da eta Penintsulako zein nazioarteko mailan kontzertu eta Jaialdi ugaritan aritu da jotzen. Gaur egun Mauri Sanchis Bandaren taldekidea da eta 2007z geroztik bere formazio propioa eratu du, Jonathan Hurtado pianojolearekin, Javier Mayor kontrabaxujolearekin eta Hasier Oleaga bateriajolearekin batera. 2009an berak konposatutako gai propioak jasotzen dituen diskoa karrikaratu zuen eta horixe aurkeztuko du Berako emanaldian.