Rafael Irigoien Mikelarena 63 urteko lesakarra da Nafarroako Garraio Enpresarien Elkarteko (ANET) presidente berria. Berriki egindako batzarrean aukeratu zuten Irigoien. 1977an sortu zen elkarteko sortzaileetako bat da Transibardin enpresako zuzendaria eta bazkidea da Irigoien eta lehen ere ANETeko presidente izan da, 1989tik 2001era. Geroztik presidente ordea izan da eta orain, berriz ere, Angel Diez presidentearen lekua hartuko du. ANETeko kide izateaz gain, Komertzio Ganbarako eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioko batzordetan parte hartzen du eta Iruñeko Garraioaren Hiriko kontseilaria da. Nafarroako ANET elkartea Espainiako Conetrans konfederazioan baitan dago eta hemen ere zuzendaritza batzordeko kide da Rafael Irigoien.
Batasunerako eta elkartasunerako deia
Batzarrak presidente kargurako hautatu ondotik, Rafael Irigoienek batasunerako eta elkartasunerako deia egin zuen, “behar beharrezkoak direlako zailtasun une hauetan”. Gaur egun eta etorkizunera begira izan daitezken erronka eta arazoei aurre egiteko “denon partehartze handiagoa” behar dela ere azpimarratu zuen.