Berako bestetarako herri bazkarirako 60 laguntzaile behar dira

Aitor AROTZENA 2009ko uztailaren 15a

Bestetako azken eguneko herri bazkaria prestatzeko laguntzaile aunitz behar dira. TTIPI TTAPA

Deialdia egin du Kultur Batzordeak

Berako Udal Kultur Batzordetik jakinarazi dutenez, hirurogei lagun behar dira San Esteban bestetan urtero egiten den herri bazkarian lanean aritzeko, abuztuaren 6an, ortzegunean. Kultur Batzordearen arabera, “bestetan urtero egiten den herri bazkaria egin ahal izateko denon laguntza behar izaten da lan haundia dagoelako... Aurten ere herri bazkaria nahi baduzu, parte hartu!”.

Izen ematea uztailaren 28a baino lehen

Horretarako izena eman behar da uztailaren 28a, asteartea, baino lehen, 012 telefonora deituz, astegunez 8:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 9:30etik 13:30era. Izen-abizenak eta telefonoa adieraztea ezinbertzekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun