Arantza eta Igantziko elizak garbitzen dituztenek Landetara egunpasa eginen dute uztailaren 16an

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 14a

Bidaian parte hartzerik ez dutenentzat astelehenean berendua izan zuten

Aspaldiko ohitura da. Zortzi laguneko taldea osatuz, herriko etxe guzietako ordezkariek astero eta txandaka Arantza etaIgantziko elizeen garbiketa egiten dute. Eta lan hori saritzeko, Igantzi eta Arantzako parrokiek batera, ateraldia eta berendua antolatzen dituzte. Urtero aldatzen saiatzen dira. Oraingoan, Landak eta Ibardin aldeak ezagutuko dituzte.

Ortzegunean Landetara

Uztailaren 16an, ortzeguna, goizean 7:00etan Arantzako aparkalekutik abiatuko da autobusa. Bidean gosaldu eta Biarritzera joanen dira. Goizean Landak bisitatuko dituzte eta bazkaltzera, Ibardingo Benta Berri jatetxera bilduko dira. Autobusa parrokiak ordainduko du eta etxe bakoitzetik nahi duen guziak parte har dezake. Egunpasara joan ezin direnek heldu den astehenean 20:00etan berendua izanen dute Zahar Txokon. Berendura familia bakoitzeko lagun bat joan daiteke. Bertzalde, honen berri emateko idatzitako oharrean, eliza hain garbi edukitzeko egiten den lana eskertu nahi izan du parrokiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun