Udako azken txanparako , abuztuaren 1etik 23ra bitartean, hiru clown ikastaro antolatu ditu Mugabeclown taldeak Berako Alkeberean. Ikastaroek “Clown, sukaldaritza eta…”, “Clownaren ahotsa” eta “Euskal mitologian oinarritutako sortze laneko ikastaroa” izenburua izanen dute.
Lehenbiziko ikastaroa “Clown, sukaldaritza eta…” izenekoa izanen da, abuztuaren 1etik 7ra. 45 orduko ikastaroa izanen da, mantenu osoan eta denentzat irekia, Esther Carrizo, Pierre Vissler eta Ramon Albistur animatzaileekin, sukaldaritza eta clown tailerrak tartekatuz.
Abuztuaren 9tik 15era “Clownaren ahotsa” ikastaroa eginen da, 45 ordukoa, norberaren ahotsa aurkitzeko ibilbide bat azalduz, clown aktoreak daukan soinu eta sormen-unibertsoa zabaltzen eta sakontzen laguntzeko asmoz.
Bi ikastaro hauen prezioa, aste osoko mantenua barne dutela, 650 eurokoa da.
Abuztuaren 17tik 23ra, azkenik, “Euskal mitologian oinarritutako sortze laneko ikastaroa” eginen da, 50 ordukoa. Kasu honetan, prezioa 690 eurokoa da.
Izen ematea
Izen emateko edo jakingarri gehiago ikasteko 948 631162 telefonora deitu behar da edo www.uhartean.com web-orria kontsultatu.