Dagoeneko abian dira igeriketa ikastaroak. Astelehenean, uztailak 6, hasi ziren eta heldu diren hiru asteetan arratsaldez ikasten ariko dira. Lerro hauek idazterakoan 16 ziren izena emandako neska-mutikoak, denak ere herritarrak.
Monitorea, berriz, azken urteetan bezala, Urdi enpresako norbait izanen da. Udalak Urdirekin sinatua duen kontratuaren bitartez, monitore bat bidaliko du igeriketa ikastaroak eskaintzeko.