Udalekurik ez aurten

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Dindaia Fundazioaren ekimenez, uztailaren 6tik 31ra egitekoak ziren udaleku irekiak bertan behera gelditu dira, ez delakoz haur nahikorik apuntatu. Guttieneko kopurua 10 lagunekoa zen, eta sei baino ez ziren apuntatu. Joan den urtean, ordea, arrakasta haundia eduki zuten udalekuek, 24 lagunek parte hartu baitzuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun