Mendi bizikleta jautsiera uztailaren 25ean eginen da

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

Herritarrek ere parte hartzeko ohitura dute. Argazkian ageri direnak Imanol Retegi eta Xabi Telletxea dira. TTIPI TTAPA

Extreme Norte openerako zortzigarren proba puntuagarria izanen da

Uztailaren 25ean, larunbatarekin, eginen den Mendi Bizikleta Jautsiera antolatzeko lanetan burubelarri dabil Biltoki elkartea. Bertze 12 probekin batera, Extrem Norte Openerako puntuagarria izanen da eta Igantzikoa txapelketako zortzigarrena izanen da. Ibilbidea urterokoa izanen da, Fraingo ante­natik abiatu eta ur depo­situ zaharrean barna Osasun Etxera ailegatu­ko dira txirrindulariak. Ibilbidea ezagutzeko, goizean 10:00­etatik 14:00etara entrenamenduak eginen dituzte, eta arratsaldean jautsiera. Lehenbiziko txandakoak 15:00etan abiatuko dira eta bigarrenekoak 17:00etan. Lasterketan parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira izen-ematea aitzinetik eginez gero, eta 20 euro egun berean.
Horrez gain, arratsaldean, aparkalekuan ikuskizuna izanen da, saltoak egiten ariko baiti­ra txirrindulariak. Eguna­ri akabera emateko, berendu-afaria eginen da.

Laguntza ezinbertzekoa

Zirkuituko 16 puntutan egoteko jendea behar da eta horretarako laguntza eskatu du Biltoki elkarteak. Guttienez 18 lagun beharko omen dira eta 15 egun lehenagotik laguntza nork emanen duen zehaztua izatea nahitaezkoa izanen da.
Bertzalde, aipatu, irailean mendi bizikleta ibilaldia eginen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun