Dantzariak indartsu

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

Aitzineko ale batean aditzera eman bezala, Amabirjin bestetako dantzariak prestatzen ari dira. Astetartez nola asteburuetan, gaztetxo zein heldu lanean ari dira. Helduen taldean 13 dantzari daude eta aurten lehenengo aldiz beuren jantziekin dantzatuko dute. Herriko eta Sunbillako jostunek jositakoak izanen dira.

Ilusioz beteak daude… Ortziral eta larunbatetan Amaia Telletxea eta Amaia Apezetxearen aginduetara ari dira. Aurreskua, fandagoa eta arin-arina, Larrain dantza… dantzak eginen dituzte. Eta nola ez, herriko dantza Amabirjin egunean izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun