Eliza garbitzen dutenek Landetara egunpasa eginen dute uztailaren 16an

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

Bidaian parte hartzerik ez dutenentzat astelehenean berendua izanen da

Aspaldiko ohitura da. Zortzi laguneko taldea osatuz, herriko etxe guzietako ordezkariek astero eta txandaka elizaren garbiketa egiten dute. Eta lan hori saritzeko, parrokiak Igan­tzikoa­rekin batera, ateraldia eta berendua antolatzen ditu. Urtero aldatzen saiatzen dira. Oraingoan, Landak eta Ibardin aldeak ezagutuko dituzte. Uztailaren 16an, ortzeguna, goizean 7:00­etan aparkalekutik abiatuko da autobusa. Bidean gosaldu eta Biarri­tzera joanen dira. Goizean Landak bisitatuko dituzte eta bazkaltze­ra, Ibardingo Benta Berri jatetxera bilduko dira.
Autobusa parrokiak ordainduko du eta etxe bakoitzetik nahi duen guziak parte har dezake.
Egunpasara joan ezin direnek heldu den astehenean 20:00etan berendua izanen dute Zahar Txokon. Berendura familia bakoitzeko lagun bat joan daiteke.
Bertzalde, honen berri emateko idatzitako oharrean, eliza hain garbi edukitzeko egiten den lana eskertu nahi izan du parrokiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun